Alberto Arteta Laurok+Chris Kase eta Valmuz taldeen kontzertuak, Goierriko jazz jaialdian
Bihar Oroith abesbatzaren eta Aldapeko Basque Latin Jazz taldearen kontzertua egongo da, Ordiziako parrokian
Iazko etenaren ondoren, bueltan da Goierriko Jazz jaialdia, iazkorako programatu zituzten taldeekin. Jaialdia atzo hasi zen Ordizian. Gaurko kontzertuak, berriz, Aramako parkean izaten ari dira. Alberto Arteta saxofoi-jotzaileak, bere proiektu berria aurkeztu du: Laurok. Chris Kaserekin jo dute. Espainiar estatuko jazz musikaririk ezagunenetako bat da Arteta nafarra. 20:30ean, Valmuz taldeak joko du. Eguraldi bikaina lagun, adin guztietako jende asko elkartu da Aramako parkean.
Bihar, Oroith abesbatzaren eta Aldapeko Basque Latin Jazz-en txanda izango da. Kontzertua Ordiziako elizan izango da, 19:00etan. Aurten, aforo mugak direla eta, gonbidapenak erreserbatu behar dira 676 202 096 telefono zenbakira WhatsApp mezua bidalita. Gonbidapenak zein kontzertutarako diren, gonbidapen kopurua eta eskatzailearen eta kontzertura joango direnen izena eta bi abizen zehaztu behar dira. Gonbidapenak eskuratu, eta kontzertura joaterik ez dutenen kasuan, antolakuntzari jakinaraztea eskatu dute.