Amaitu da ekaineko Arte eta Artisautza azoka Zumarragan
Ekaineko Arte eta Artisautza azokaren bigarren txanda izan da gaurkoa. Guztira 14 postu jarri dituzte Euskadi Plazan
Gaur 10:00etatik hasita 15:00etara bitartean, Euskadi Plazan egon dira inguruko herrietako artisauak euren produktuak saltzen. Aurreko igandean 15 postu egon ondoren, gaurkoan gainontzeko 14 saltzaileen txanda izan da ekaineko Arte eta Artisautza azokaren aurtengo edizioan.
Gaurkoan parte hartu duten artisauak izan dira: Abrakadabra Multiverse, Ametsen Mundua, Ane Merketegi, Bio-Esencia, Carmen Viedma, Emeberhiru, EM Zirrimarra, Encueros Larrutan, Hi! Miren, Hi! Txaro, Ilunabar, Kapritxoak, Mouna Ghouita eta Sallycolors.
Jendea dagoeneko oporretara joan dela nabaritu dute saltzaileek, izan ere, postuz-postu erosle ugari izan den arren, pasa den asteburuan baino jende gutxiago ibili da erosketak egiten. Hala ere, Hi! Miren eta Hi! Txaro markaren egileek adierazi dutenaren arabera, «salmentak ongi joan dira» eta «gustura geratu dira» gaurko egunarekin.