Ane Mintegi txapeldun Wimbledonen
Idiazabaldarrak irabazi egin du Nastasja Mariana Schunk alemaniarraren aurka Wimbledon txapelketako junior mailako finala.
Historia egin du Ane Mintegi idiazabaldar tenislari gazteak. Ingalaterrako Wimbledon tenis txapelketa ospetsuko junior mailako finala jokatu duen lehen euskal tenislaria baita. Finala jokatu bakarrik ez, irabazi ere egin du idiazabaldar gazteak belar gaineko txapela, Nastasja Mariana Schunk alemaniarraren aurka 2-6, 6-4 eta 6-1 irabazi du.
Sari emate ekitaldian idiazabaldar gazteak esan duenez, oso pozik dago Wimblendongo saria etxera eramatearekin.
Idiazabaldarrek animoak bidali dizkie Mintegiri, plazan jarritako pantaila erraldoian jarraitu baitute partida herritar ugarik. Tartean izan dira Mintegiren gurasoak ere eta han bildutako guztiei eskerrak eman dizkie.