Urte eta erdi beranduago, denboraldiari hasiera eman dio Legazpiko Musika Bandak
Legazpiko Musika Bandak entzule ugari erakarri ditu pandemiaren ostean eskaini duen lehenengo kontzertuan
“Javea” izeneko pasodoblearekin ireki du gaurko emanaldia eta aurtengo denboraldia Legazpiko Musika Bandak pandemia hasi zenetik ikuskizunik eskaini gabe egon eta gero. Txalo artean jaso dituzte legazpiarrek herriko musikariak.
Jendaurrean jotzeko aukerarik izan ez duten arren, praktikatzen ibili dira denbora guzti honetan, eta ia ia bi kurtso jo gabe igaro ostean, urte eta erdi ondoren Haztegi ikastolako patioa jendez bete da haien musikaz gozatzeko asmoz.