Asteburuan 64 kasu gehiago agertu dira Goierrin
Goraka egin dute datuek asteburuan ere. Osasun Sailaren arabera beste 64 atzeman dituzte eskualdean. Urretxu eremu gorrian sartu da; Ordizia eta Zumarraga laranjan.
Igoerarekin bukatu zuen astea Goierrik, eta hasi ere, bide beretik hasi du. Ostiraletik igandera beste 64 kasuren berri eman du Osasun Sailak; pasa den asteburukoaren bikoitza baino gehiago.
Zumarragak (19) eta Urretxuk (18) dituzte kasu gehien, eta Ordizia (14) dago haien atzetik. Gainonentzeko herrien artean daude Beasain (6), Gabiria (2), Lazkao (2), Segura (2) eta Arama (1).
Eragin tasetan ere izan dira aldaketak. Urretxu eremu gorrira pasa da; Ordizia eta Zumarraga berriz, eremu laranjara, Lazkaorekin batera. Beasain eremu horian dago, nahiz eta muga-mugan gelditu den. Legazpi da kontrako bidea hartu duen bakarra, atzera ere, eremu berdera bueltatu baita.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 8.094 COVID-19 positibo kasu izan dira.
07/09 | 07/10 | 07/11 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 13 | 0 |
Arama | 1 | 0 | 0 | 21 (+1) | 490,20 |
Ataun | 0 | 0 | 0 | 229 | 286,20 |
Beasain | 3 | 1 | 2 | 1.651 (+6) | 299,55 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 42 | 0 |
Gabiria | 1 | 0 | 1 | 26 (+2) | 389,86 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 10 | 0 |
Idiazabal | 0 | 0 | 0 | 184 | 42,02 |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 69 | 274,73 |
Lazkao | 1 | 1 | 0 | 576 (+2) | 372,87 |
Legazpi | 0 | 0 | 0 | 953 | 47,57 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 168 | 0 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 31 | 0 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 83 | 109,05 |
Ordizia | 5 | 7 | 2 | 1.414 (+14) | 307,85 |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 0 | 109 | 0 |
Segura | 1 | 0 | 1 | 204 (+2) | 195,69 |
Urretxu | 7 | 3 | 8 | 680 (+18) | 571,09 |
Zaldibia | 0 | 0 | 0 | 337 | 180,94 |
Zegama | 0 | 0 | 0 | 189 | 197,24 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 17 | 0 |
Zumarraga | 8 | 4 | 7 | 1.095 (+19) | 386,93 |
GOIERRI | 27 | 16 | 21 | 8.094 (+64) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.