Axari Trail probako izen-ematea, irekita
Irailaren 12an jokatuko da Axari Trail mendi lasterketa, Idiazabalen. Gaur zabaldu dute proban parte hartzeko izen-ematea.
Bi hilabete falta dira Axari Trail mendi lasterketarako, eta gaur zabaldu dute izen-ematea. Iazko etenaren ondoren, bueltan da Idiazabalgo proba. Antolatzaileen arabera, “ez da betiko Axari Trail izango baina betikoan bezela sentitu arazi” nahi dituzte korrikalariak. Bazkaria eta lasterketaren inguruan antolatu ohi diren beste ekitaldi batzuk ere ezin izango dituzte aurten egin.
Proba irailaren 12an jokatuko da, eta izena emateko epea aurreko astera arte, irailaren 7ra arte mantenduko dute zabalik. Parte-hartzaile kopurua 200 lagunera mugatu dute proba nagusian, eta beste 200 lagun trail txikian. Izena, kronoak.com webgunean eman behar da. Helduek 25 euro ordaindu behar dute, eta Axari Trail Txiki probako haur eta gaztetxoek, 7 euro.
Proba nagusiak 25 kilometroko ibilbidea izango du; kadeteenak eta trail txikiak, berriz, 16 kilometrokoa. Ibilbidearen inguruko informazio gehiago, Axari Trail probaren webgunean aurki daiteke.