'Erradikalak ginen' antzezlana bihar, Seguran
Beatriz Egizabal aktoreak eta Ane Labaka bertsolariak osatutako ikuskizuna izango da bihar, Laiotz Herri Eskolan.
Segurako Udalak antolatu duen ‘Udan gozatu kultura’ egitarauaren barruan, Beatriz Egizabal aktoreak eta Ane Labaka bertsolariak Erradikalak ginen antzezlana egingo dute bihar, asteartearekin. Emanaldia 18:30ean izango da, Laiotz Herri Eskolan.
Aurreko saioetan bezala, Covidaren aurka babesteko neurriekin egingo dute saioa, distantziak mantenduz.