Irizar ie tram autobusa Tolosako kaleetan da
Hiri garraio kolektiboaren zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratu berria sinatu da eta horren barruan eskainiko da hiribus zerbitzua autobus elektrikoaren bidez.
Irizar Taldeko Irizar e-mobilityren ie tram autobus %100 elektrikoa Tolosako kaleetan dabil. Ostiralean martxan jarri eta aurkeztu zuten ibilgailua Egoitz Sorozabal Tolosako Lurralde Arloko arduradunak, Patxi Amantegi Tolosako Ingurumen zinegotziak, Imanol Rego Irizar e-mobilityko zuzendari nagusiak eta Iñigo Azcona Irizar e-mobilityko komertzial arduradunak. Tranbiaren estetika duen ibilgailu irisgarria da.
Autobus elektrikoaren proiektua “Tolosa herri jasangarriagoa bilakatzeko helburuaren baitan kokatzen” dela azaldu du enpresak ohar baten bidez. Hiri garraio kolektiboaren zerbitzu publikoa kudeatzeko kontratu berriaren baitan eskainiko da Hiribus zerbitzua autobus elektrikoaren bidez.