Xabier Isasa bigarren postuan sailkatu zen atzo Antzuolako lasterketan
Xabier Isasa Laboral Kutxa taldeko txirrindulari urretxuarra bigarren postuan sailkatu zen atzo Antzuolan, Iñaki Leteren oroimenezko lasterketan. Lasterketak 119,5 kilometro izan zituen eta Asentzio eta Deskarga mendateak igo zituzten, azken hau bi aldiz. Bederatzi txirrindulari elkarrekin heldu ziren Antzuolara. Esprintean Baque taldeko Unai Hierro nagusitu zen, Isasaren eta Unai Iribar bere taldekidearen aurretik. Atzoko lasterketa Helduz txapelketako lehena izan zen. Hurrengoak Muxikan (abuztuaren 9an), Elgoibarren (abuztuaren 23an) eta Gernikan (abuztuaren 24an) izango dira.
Argazkia: Gorka Estrada/Noticias de Gipuzkoa