Arrano Pertxa eta Lengu Iluna eta Gotem, etzi, Seguran
Ziztada & Rlantz rap taldearen ordez ariko dira, egitarauan aldaketa bat egin baitute. 19:00etan hasiko dira emanaldiak, Laiotz Herri Eskolan.
Segurako Udalak udako antolatutako programan aldaketa bat izan da. Etzi, uztailak 15, Ziztada & Rlantz Bilboko rap eta reggae taldearen ordez bi emanaldi izango dira Laiotz Herri Eskolan: Arrano Pertxa eta Lengu iluna Hip Hop taldearen eta Gatom rap abeslarien kontzertuak. Bilboko taldea da Arrano Pertxa eta Lengu Iluna, eta Urko Gonzalezek eta David Rodriguezek osatzen dute. Gotem, berriz, rap abeslari bermeotarra da. 2010tik dabil musika egiten eta bere azken diskak reggae doinuko lau kanta biltzen ditu. 19:00etan hasiko dira emanaldiak. Sarrerak liburutegian edo udaletxean eskuratu daitezke.