Beste 21 positibo atzeman dituzte eskualdean
Goierrin 21 kasu gehiagoren berri eman du Osasun Sailak. Urretxuk eremu gorrian jarraitzen du, eta Beasain eremu laranjara pasa da.
Azken egunetako tendentzia bera jarraituz, gaur ere beste 21 kasuren berri eman du Osasun Sailak, Goierriko herriei dagokionean.
Beasainek (7) eta Urretxuk (7) dituzte positibo berririk gehienak. Horiez gain, Gabirian (2), Ordizian (2), Zumarragan (2) eta Legazpin (1) ere agertu dira kasuak.
Eragin tasei dagokionean, Urretxuk eremu gorrian jarraitzen du; Beasain eremu laranjara pasa da, Lazkao, Ordizia eta Zumarragarekin batera. Eremu berdean mantentzen den bakarra Legazpi da, nahiz eta muga-mugan dagoen.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 8.115 COVID-19 positibo kasu izan dira.
07/12 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 13 | 0 | ||
Arama | 0 | 21 | 490,20 | ||
Ataun | 0 | 229 | 286,20 | ||
Beasain | 7 | 1.658 (+7) | 349,48 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 2 | 28 (+2) | 779,73 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 0 | 184 | 42,02 | ||
Itsasondo | 0 | 69 | 274,73 | ||
Lazkao | 0 | 576 | 372,87 | ||
Legazpi | 1 | 954 (+1) | 59,46 | ||
Legorreta | 0 | 168 | 0 | ||
Mutiloa | 0 | 31 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 83 | 109,05 | ||
Ordizia | 2 | 1.416 (+2) | 317,78 | ||
Ormaiztegi | 0 | 109 | 0 | ||
Segura | 0 | 204 | 195,69 | ||
Urretxu | 7 | 687 (+7) | 673,60 | ||
Zaldibia | 0 | 337 | 180,94 | ||
Zegama | 0 | 189 | 197,24 | ||
Zerain | 0 | 17 | 0 | ||
Zumarraga | 2 | 1.097 (+2) | 397,11 | ||
GOIERRI | 21 | 8.115 (+21) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.