Izagirre anaiak, Tokioko Olinpiar Jokoetara
Hilaren 24an errepideko proba jokatuko dute bi anaiek; 28an, berriz, erlojuaren kontra ariko da Ion Izagirre.
Ion eta Gorka Izagirre anaiek Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko dute. Hala jakinarazi zuen atzo Pascual Monparler Espainiako Selekzioko hautatzaileak. Ormaiztegiarrekin batera, Alejandro Valverde, Omar Fraile eta Jesus Herrada izango dira boskotea osatuko dutenak. Pello Bilbao, erreserba moduan izendatu dute.
Errepideko lasterketa uztailaren 24an jokatuko da, eta bost taldekideek parte hartuko dute. Hilaren 28an, berriz, erlojupeko proba izango da, eta Ion Izagirre lehiatuko da bertan. Ormaiztegiko anaietan gazteenak, 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan ere parte hartu zuen; Gorkarentzat, berriz, aurreneko aldia izango da.