Mikel Plazaola da Goiekiko lehendakari berria
Aitor Aldasorok utzitako lekua hartuko du beasaindarrak. Eztitxu Mujika eta Martin Aramendi lehendakariorde izango dira, eta Jokin Garmendia idazkari.
Goieki Garapen Agentziaren Administrazio Kontseiluak lehendakari berria izendatu du. Mikel Plazaola Beasaingo EAJko zinegotziak hartu du urte eta erdiz Aitor Aldasoro alderdikideak bete duen tokia. Lehendakariordea Eztitxu Mujika Zaldibiako alkatea izango da (EH Bildu), 2. Lehendakariordea Martin Aramendi Ataungo alkatea (EH Bildu) eta idazkaria Olaberriko alkatea Jokin Garmendia (inpendentea). 9 batzarkide ere izendatu dituzte.
Mikel Plazaola (Beasain, 1978) Humanitate eta Enpresa Zientzietan Lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean eta Enpresa Proiektuen Zuzendaritzako Masterra egina du Mondragon Unibertsitatean. Merkataritza eta gerentzia postuetan lan egin izan du, bai Euskal Herrian eta baita atzerrian ere. 2012. urtetik Tambora Corporation enpresaren Zuzendari Nagusia da.
Goiekiko Administrazio Kontseilua:
Lehendakaria: Mikel Plazaola.
Lehendakariordea: Eztitxu Mujika.
2. Lehendakariordea: Martin Aramendi jauna.
Idazkaria: Jokin Garmendia jauna.
Batzordekideak:
- Adur Ezenarro.
- Aitziber Meabe.
- Eva Alvarez Atanes.
- Joseba Mikel Olano.
- Kepa Zubiarrain.
- Mª Carmen Arruabarrena.
- Miren Alazne Sukia.
- Zelai Amenabarro (Hizpidearekin baina botorik gabe).
- Mikel Luloaga (Hizpidearekin baina botorik gabe).