Abereh-k kontzertua egingo du ostiralean Itsasondon
Bakarlariaren kontzerturako sarrerak bihar eguerdirako hartu behar dira, udalaren webgunean edo Kaxintanen.
Abereh-k kontzertua egingo du Itsasondon, etzi, ostirala. Erik Berganzak bakarka aritzeko aukeratu duen ezizena da Abereh. 2016-17 urteetan egindako zazpi kantuk osatzen dute bere lehen diskoa. Zarata eta burrunbatik aldenduta baina distortsioa guztiz baztertu gabe, rock edo grunge akustikoa jorratu du Berganzak. Sarrerak eskuratzeko azken eguna bihar da (12:00), udalaren webgunean edo Kaxintanen.