Azken hilabeteetako daturik okerrena izan du Goierrik, 37 positiborekin
Apiriletik hona ez da horrenbeste positiborik izan egun bakarrean. Zumarraga ere eremu gorrira pasa da; Beasainen eta Ordizian ere goraka jarraitzen dute datuek.
Osasun Sailak beste 37 kasuren berri gaur, Goierriko herrietan. Apirilaren 30etik izan den positibo kopururik altuena da. Uztailaren hastearekin datuak igotzen hasi ziren, eta momentuz gorako bidean jarraitzen dute, egunez egun, kasu gehiago ari baitira agertzen.
Zumarragak (11) eman du daturik okerrena gaur. Beasain (7) eta Ordizia (6) ere goitik dabiltza. Urretxuk (3), Idiazabalek (2), Lazkaok (2), Ormaiztegik (2), Zaldibiak (2), Altzagak (1) eta Zegamak (1) osatzen dute zerrenda.
Eragin tasei dagokionean, Zumarragak eman du jauzia, eremu horitik gorrira pasata. Hala dago Urretxu ere. Beasainek, Lazkaok eta Ordiziak eremu laranjan jarraitzen dute, eta Legazpi da berdean mantentzen den bakarra, 5.000 biztanletik gorako herriei dagokionean. Herri txikiagoen artean, Altzagak, Aramak eta Gabiriak ere aise gainditzen dute 400eko muga.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 8.152 COVID-19 positibo kasu izan dira.
07/13 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 1 | 14 (+1) | 546,45 | ||
Arama | 0 | 21 | 490,20 | ||
Ataun | 0 | 229 | 286,20 | ||
Beasain | 7 | 1.665 (+7) | 392,27 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 0 | 28 | 779,73 | ||
Gaintza | 0 | 10 | 0 | ||
Idiazabal | 2 | 186 (+2) | 126,05 | ||
Itsasondo | 0 | 69 | 274,73 | ||
Lazkao | 2 | 578 (+2) | 372,87 | ||
Legazpi | 0 | 954 | 59,46 | ||
Legorreta | 0 | 168 | 0 | ||
Mutiloa | 0 | 31 | 0 | ||
Olaberria | 0 | 83 | 109,05 | ||
Ordizia | 6 | 1.422 (+6) | 357,50 | ||
Ormaiztegi | 2 | 111 (+2) | 156,74 | ||
Segura | 0 | 204 | 195,69 | ||
Urretxu | 3 | 690 (+3) | 717,53 | ||
Zaldibia | 2 | 339 (+2) | 301,57 | ||
Zegama | 1 | 190 (+1) | 262,98 | ||
Zerain | 0 | 17 | 0 | ||
Zumarraga | 11 | 1.108 (+11) | 509,11 | ||
GOIERRI | 37 | 8.152 (+37) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.