Bilera, 'Amiantorenei' eskulturaren toki berriaz
CAFeko enpresa batzordearen eskaerari erantzunez, Leire Artola alkateak eta Adur Ugarteburu zinegotziak bilera egin dute CAF inguruan egingo diren lanen ondorioz ‘Amiantorenei’ eskulturaren kokapenari buruz hitz egiteko. «Lehentasunezko tokian jartzeko» eskatu dute. Asviameko lehendakaria, Jon Garcia, eta eskulturaren egilearen Patxi Epelderen alarguna, Maite Lasa, ere bertan izan dira. Udalaren esanetan, oraindik erabakitzeko dago eskulturaren tokia, «ibaiak hartuko duen zabalerak aginduko» baitu. Proiektua idazketa fasean dago eta udazkenerako espero da amaituta izatea.













