Legorretako bizikleta parkea, prest
Bihar arratsaldean zabalduko dute Legorretan eraiki berri duten Xendapedalak bizikleta parkea. Aurrerapen moduan, hainbat ziklista eta herritarren partehartzearekin egindako bideoa zabaldu dute.
Euskal Herriko lehen bizikleta parke urbanoa eraiki dute Legorretan. Xendapedalak izena eman diote eta maila guztietako herritarrentzako parke publiko irekia izango da. 3.500 metro koadroko azalera hartzen du eta sei gunetan banatuta dago. Besteak beste, MTB ibilbidea, oreka gunea, bultzada ibilbidea, saltoen gunea eta harrien lorategia daude; baita atsedenleku bat eta bizikletak garbitzeko gune bat ere.
Parkearen aurkezpen eta irekiera ekitaldi ofiziala bihar egingo dute, 17:00etan. Aurrerapen moduan, ACV Multimedia etxeak egindako bideo bat zabaldu dute. Bertan, Hegoi Ado eta Irene Caminos ziklistek eta hainbat herritarrek parte hartu dute: