Merkatariek merkealdiko produktuak kalera atera dituzte
Datorren asteazkenean berriro egingo dute
Bi-Tartean Urretxuko eta Zumarragako merkatari elkarteak Merkealdia Kalera ekitaldia antolatu du gaurko eta hilaren 21erako. Merkatariek merkealdiko produktuak beraien denden aurrean ikusgai jarri dituzte, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Helburua abuztuan oporretara joango den jendeak oporretarako behar dituen produktuak herrian erostea da, eta ez oporraldia igaroko duen tokian.
39 dendak parte hartu dute, ia sektore guztietakoak: Arku, Natalietta, Naif Concept Store, Amane, Marai&NKN, Inaxio eta Laskurain arropa-dendak; Mari, Julita eta Titare mertzeriak; Quo eta Xarmanki apaindegiak; Elisabeth eta Stylo ile-apaindegiak; Mentxu y Yone, Kux-Kux eta Baby haurrentzako jantzi-dendak; Lorea, La Perla eta Santa Cruz drogeriak, ATA harategia; Argiki eta Ezpeleta argiztapen-dendak; Oskarbi eta Ariztisabal zapata-dendak; Urdangarin burdindegia; Josune janari-denda; Rueda fruta-denda; Milar Lagun eta Lofer etxetresna-dendak; Intersport, Alex Kirolak, Zerki, Bidegorri eta Apalategi kirol-dendak; La Perla Etxea apaingarri-denda; Instituto Optico eta Opticalia optikak eta E-print diseinu grafikoak.
Aipatu bezala, datorren asteazkenean berriro egingo dute, ordu beretan.