Idiazabalgo V. pilota txapelketako bi partida, bihar
IDIAZABAL // Idiazabalgo V. pilota txapelketako bi partida jokatuko dira bihar Igarondo pilotalekuan. Lehenengo partida Lara-Iztueta Aranbarri-Petite II.aren kontra izango da, eta bigarrena, berriz, Amiano II-Garcia bikotea Amundarain-Lozaren aurka. Datorren astean, hilaren 23an, finalerdiak jokatuko dira partida gehien irabazi dituztenen artean. Txapelketa hilaren 29an amaituko da.













