'The Florida Project' filma, gaur, udal aretoko ganbaran
ITSASO // Filmazpit programaren bidez The Florida Project filma emango dute gaur Itsasoko udal aretoko ganbaran, 21:15ean, ingelesez eta euskarazko azpitituluekin. Orlandoko motel batean bizi diren sei urteko Moone eta bere lagunen istorioa kontatzen du filmak. Hilaren 29an, berriz, Nevia film italiarra emango dute, jatorrizko hizkuntzan eta euskarazko azpitituluekin, ordu berean.













