Ataungo dantzariak Bilboko Euskaldunan ariko dira igandean
ATAUN // Ataungo Otsotarrak dantza taldekoek Bilboko Euskalduna jauregian dantza egingo dute. Korrontzi folk musika taldearekin batera jardungo dira, igandean 20:00etan, Koplariak ikuskizunean. Xabier Amuriza bertsolariak, Leturia pandero jotzaileak, eta Oinkari (Villabona), Amilotx (Mungia) eta Itxarkundia (Laudio) dantza taldeek ere parte hartuko dute.













