Urbasara joango dira Loinatz elkarteko zikloturistak
BEASAIN // Loinatz txirrindularitza elkarteko zikloturistek hitzordua dute bihar, 07:30ean. Erauskin plazatik abiatu eta Nafarroara joango dira, Urbasara. Beasain-Otzaurte-Agurain-Opakua-Larraona-Urbasa-Beasain ibilbidea egingo dute, zehazki. 140 kilometroko itzulia da, denera. Parte hartu nahi duenak Loinatzeko kideekin jarri behar du harremanetan.













