Zapi urdina lepoan
Herriko komunitatera ongi etorria emateko, 2019 eta 2020 urteetan jaiotako haurrei Ordiziako zapi urdina janzteko ekitaldia egin du gaur udalak plaza nagusian, bi txandatan.
2019 eta 2020 urteetan jaiotako haurrek badute dagoeneko haien zapi urdina. Gaur zapia janzteko ekitaldia egin du Ordiziako Udalak plaza nagusian bi txandatan, eta Ordiziako herrian bizi direnek osatzen duten komunitatera ongi etorria eman zaie haurrei hala. 2019an egin zuten zapien banaketa lehenengo aldiz, eta aurten iaz bezala Santa Anak ospatuko ez badira ere, keinu bat egin die udalak jaiei.













