Beñat Turrientes beasaindarrak Realeko lehen taldearekin debuta egin du
Denboraldi-aurreko partidan estreinatu zen atzo Beñat Turrientes jokalari gaztea Realeko lehen taldearekin
Real Sociedad taldeak garaipena lortu zuen atzo Huescaren aurka jokatutako lehenengo lagunartekoan. Talde donostiarrak lan bikaina egin zuen denboraldi-aurreko lehen partida honetan, eta 6-1 emaitzarekin amaitu zuten Zubietan.
Berritasunen artean, Beñat Turrientes beasaindarraren debuta nabarmena izan zen. Urtarrilean 19 urte bete zituen jokalari gaztea, denak emanda atera zen Zubietako zelaira, Huescako jokalariei aurkari gogorra zela erakutsiz.