Final zaila Ane Mintegi tenislari idiazabaldarrarentzat
Ane Mintegik ezin izan du Gasteizko tenis txapelketa irabazi, baina «egindakoarekin oso gustura» geratu dela adierazi du
Gaur jokatu dute Ane Mintegi tenislari idiazabaldarrak eta Rebeka Masarovak Gasteizko Torneoko finala. Zorte oneko boladan dauden bi jokalari hauetatik, Masarova izan da gaurkoan garaile. Ane Mintegik adierazi duenaren arabera, gaurkoan garaipena lortzea ezinezkoa izan den arren «egindakoarekin oso gustura» geratu da tenislari idiazabaldarra. Maila handiko aurkaria izan du gaurkoan, eta Masarovak «partidu latza» egin duela kontatu du.
Mintegik pasa den astean lortu zuen Wimbledon Junior txapelketako garaipena, horrela, titulu hau lortu duen lehenengo tenislari euskalduna izanik. Bi asteetan final batera iristea «pozgarria» dela kontatu du idiazabaldarrak, eta «lanean gogor» jarraituko duela adierazi du.