Gorri dago Goierri
Goierriko osasun eremua ere gorrian da atzodanik. Gaur ere ez dute tregoarik eman datuek, eta 48 positibo gehiago jakinarazi ditu gaur Osasun Sailak; horietako gehienak, Beasainen eta Ordizian.
Goierri eremu gorrian dago atzotik. Eta ez du hoberako joerarik egin gaur ere. Osasun Sailak beste 48 kasuren berri eman du gaur.
Kasurik gehienak Beasainen (17) eta Ordizian (11) daude. Gainontzeko kasuak Zumarragan (5), Legazpin (4), Gabirian (2), Idiazabalen (2), Lazkaon (2), Gaintzan (1), Legorretan (1), Olaberrian (1), Ormaiztegin (1) eta Zaldibian (1) ere badaude kasuak. Hamar herri bakarrik daude positibo berririk gabe.
Eragin tasek ere gora egin dute. Herri nagusiei dagokionean, gorrian daude Beasain, Lazkao, Ordizia, Urretxu eta Zumarraga, eta horian Legazpi. Herri txikien artean, 400eko muga gainditzen dute Altzagak, Aramak, Ataunek, Gaintzak, Gabiriak, Idiazabalek, Olaberriak, Ormaiztegik eta Zegamak.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 8.433 COVID-19 positibo kasu izan dira.
07/19 | DENERA | TASA | |||
Altzaga | 0 | 15 | 1092,90 | ||
Arama | 0 | 22 | 1470,59 | ||
Ataun | 0 | 233 (+1) | 515,17 | ||
Beasain | 17 | 1.773 (+17) | 1034,16 | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 42 | 0 | ||
Gabiria | 2 | 33 (+2) | 1754,39 | ||
Gaintza | 1 | 11 (+1) | 877,19 | ||
Idiazabal | 2 | 197 (+2) | 588,24 | ||
Itsasondo | 0 | 69 | 137,36 | ||
Lazkao | 2 | 590 (+2) | 461,65 | ||
Legazpi | 4 | 964 (+4) | 166,49 | ||
Legorreta | 1 | 171 (+1) | 201,34 | ||
Mutiloa | 0 | 36 | 1960,78 | ||
Olaberria | 1 | 86 (+1) | 327,15 | ||
Ordizia | 11 | 1.472 (+11) | 784,51 | ||
Ormaiztegi | 1 | 115 (+1) | 470,22 | ||
Segura | 0 | 208 | 391,39 | ||
Urretxu | 0 | 709 | 937,18 | ||
Zaldibia | 1 | 344 (+1) | 422,20 | ||
Zegama | 0 | 193 | 394,48 | ||
Zerain | 0 | 17 | 0 | ||
Zumarraga | 5 | 1.140 (+5) | 794,22 | ||
GOIERRI | 48 | 8.433 (+48) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.