Beasainmendiko jaiak ez dira ospatuko
Osasun egoerak behartuta festak bigarren urtez bertan behera uztea erabaki dute
Beasainemdi festarik ez da izango aurten. Auzotarrek eta Beasaingo Udalak festarik ez egitea erabaki dute, kutsatzeko arriskuak txikitzeko.
Beasainmendiko festak iraileko lehen asteburuan izaten dira. Halere, garaiz hasi behar izaten dute prestaketa lanekin, eta alferrikako lanik ez egiteko orain artu dute erabakia. Bigarren urtea izango da festarik ez dela egiten. Aurreko astean Astigarretako San Gregorioko erromeria bertan behera uztea erabaki zuten.