Ehun aldiz zorion
Martin Ibarguren ordiziarrak 100 urte bete ditu gaur. Senidez inguratuta eta udalaren oroigarria jasota ospatu ditu.
Ehun urte, mende bat bete du gaur Martin Ibarguren ordiziarrak. Data seinalatu horretan, senidez inguratuta ospatu du eguna. Baina ez da bisita bakarra izan. Adur Ezenarro alkatea ere joan zaio, lore sorta batekin eta Ordiziako irudia daraman oroigarri batekin. Ordiziar guztien izenean zoriondu nahi izan du udalak.