Udaletxeko altzarien enkantea astebete luzatu dute Zaldibian
ZALDIBIA // Zaldibiako udaletxe zaharreko altzariak herritarrek eskuratzeko enkantea lehengo ostiralean egin zuen udalak. Sei sorta saldu edo besterendu dira horrela. Zenbait lote bertan geratu direnez, eskaintza ekonomikoak egiteko epea astebete luzatu zuten, eta bihar arte aurkeztu ahalko dira. 10 altzari sorta geratzen dira, oinarrizko prezioekin.













