Xabier Irujoren hitzaldia gaur, Zumalakarregin
ORMAIZTEGI // Xabier Irujo Nebadako Unibertsitateko Euskal Ikerketen zuzendariak bere Paper relating to Lord Eliot’s mission to Spain in the spring of 1835 liburua aurkeztuko du gaur Zumalakarregi Museoan, 19:00etan. Mikel Alberdi museoko artxibo arduraduna ere izango da bertan. Parte hartzeko aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da, museora deituta edo idatzita.