2.503
BAZKIDE KIROLDEGIAN
Lazkaoko Joxemiel Barandiaran Kiroldegiak bazkidetza berritzeko kanpaina bukatu du, eta une honetan 2.503 lagun dira bazkide. Urte osorako bazkidetza 2.032k dute, eta 471k hiru hilabetekoa edo udako igerilekukoa.
Gehienak kiroldegi osoan. Urte osokoen artean, 1.310 lagunek kiroldegi osoa erabiltzeko bazkidetza dute; 571k zerbitzu batzuetakoa, eta 151k igerilekua. Oraindik badago urteko bazkidetza egiteko aukera.













