Banatu dituzte txapelak Ataunen
Atzo eman zioten amaiera “arrakasta handiz” Etorkizuneko Txapeldunak pilota lehiaketari. Antolatzaileak oso gustura agertu dira.
Ligaxkako 36 partida jokatu ondoren, atzo eman zioten amaiera lehiaketari Ataungo Auzoeta Udal Pilotalekuan jokatu zen finalean. Kadete mailan Iglesias-Landa bikotea gailendu zen (22-11) eta promesen artean berriz, Zubizarreta-Lazkoz bikotea (22-16).
Antolatzaileak oso gustura agertu dira pilotariek txapelketan zehar erakutsi duten maila altuarekin eta “lehiaketa exijente” honetan parte hartu duten pilotari gazteei oso eskertuta azaldu dira.














