Indianoen ibilbidea bisita gidatua bihar Idiazabalen
Nahiz eta oraingoz talderik ez den osatu, bertaratzeko gonbita helarazi nahi izan dute antolatzaileek.
Idiazabalgo bazterrak eta Indianoek XX. mendean Ameriketatik itzuli zirenean eraiki zituzten eraikinak ezagutzeko aukera ederra. Bihar, asteartea 3, Gazta Museotik irtengo da bisita arratsaldeko 17:30etan. Guztira ordu beteko luzera izango du eta Pilarrenea, Txomenanea, Floreaga, Zubialde eta Toki Eder eraikinak ezagutzeko aukera izango du besteak beste bertaratzen den orok. Bisita doakoa izango da.
Gogorarazi aurrez izena ematea ezinbestekoa dela Whatsapp edo telefonoz 943 18 18 03 zenbakira deituta edota emailez info@idiazabalturismo.com helbidera idatziz.













