Zaldibia udaletxe zaharrari agur esateko prest
Bihar, abuztuak 3, hasiko dira eraisketa lanekin. Herriko Mugertza enpresak burutuko ditu lanak.
Zaldibiako udaletxe zaharraren eraisketa prestatzen. Heldu dira Zaldibiara udaletxe zaharraren eraisketarako erabiliko diren garabi eta tresneriak. Abuztuaren 3an, asteartea, dira hastekoak lanekin eta Mugertza enpresak burutuko ditu.
Gogorarazi Santa Fe kalea itxita egongo dela abuztuaren 2tik 6ra ibilgailuentzat eta bertan ezingo dela aparkatu. Bestetik, plaza atzera baimendutakoak soilik igaro ahalko dira, Santa Fe 45etik kontrako norantzan sartuta.













