35 positibo kasu berri atzo
Behetik goranzko dantzan dabiltza positibo kasuak. 400eko mugatik behera Itsasondo, Zegama eta Legazpi aurkitzen dira.
Behetik goranzko dantzan dabiltza positibo kasuak. Atzotik hona 35 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Ordizian (9), Beasainen (6), Zumarragan (5), Lazkaon (4) eta Zaldibian (4) daude kasurik gehienak. Haien atzetik daude Ormaiztegi (3), Legazpi (2), Itsasondo (1), Mutiloa (1)eta Urretxu (1).
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen dute Beasainek, Lazkaok, Legazpik, Ordiziak, Urretxuk eta Zumarragak. Herri txikien artean, hamalau herrik gainditzen dute 400eko muga; hortik behera dauden bakarrak dira Itsasondo, Zegama eta Legazpi.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.165 COVID-19 positibo kasu izan dira.
| 08/05 | DENERA | TASA | |||
| Altzaga | 0 | 18 | 1092,90 | ||
| Arama | 0 | 26 | 980,39 | ||
| Ataun | 0 | 253 | 1087,58 | ||
| Beasain | 5 | 1.928 (+5) | 834,46 | ||
| Ezkio eta Itsaso | 0 | 49 | 1104,10 | ||
| Gabiria | 0 | 46 | 1169,59 | ||
| Gaintza | 0 | 12 | 877,19 | ||
| Idiazabal | 0 | 222 | 672,27 | ||
| Itsasondo | 1 | 71 (+1) | 274,73 | ||
| Lazkao | 4 | 638 (+4) | 781,25 | ||
| Legazpi | 2 | 1008 (+2) | 380,54 | ||
| Legorreta | 0 | 183 | 469,80 | ||
| Mutiloa | 1 | 45 (+1) | 3529,41 | ||
| Olaberria | 0 | 94 | 654,31 | ||
| Ordizia | 9 | 1.620(+9) | 1142,01 | ||
| Ormaiztegi | 3 | 127 (+3) | 1018,81 | ||
| Segura | 0 | 249 | 2413,57 | ||
| Urretxu | 1 | 765 (+1) | 717,53 | ||
| Zaldibia | 4 | 368 (+4) | 1326,90 | ||
| Zegama | 0 | 200 | 328,73 | ||
| Zerain | 0 | 20 | 1094,89 | ||
| Zumarraga | 5 | 1.226 (+5) | 743,31 | ||
| GOIERRI | 35 | 9.165 (+35) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-08-06)













