Egun batez artzain Idiazabalgo Ondramuño Gaztandegian
Abuztuak 8 igandea, goizeko 10:30etatik 13:30etara. Aurrez izena ematea ezinbestekoa.
Datorren igandean egun batez artzain izateko aukera izango dute J. Aranburu gaztandegira gerturatzen direnek. Bertako artzai gaztegilearen eskutik ustiategia bisitatu, gaztaren ekoizpen prozesua ikusi eta etxeko Idiazabal Gazta desberdinen dastaketa egiteko aukera ere izango dute.
Bi orduko bisita izango da, 10:30etatik 11:30etara eta aurrez izena eman behar da Whatsapp edo telefonoz 943 18 18 03 zenbakian edota emailez info@idiazabalturismo.com helbidean. Helduen sarrerak 12 euro balio ditu eta 6 eta 12 urte bitarteko haurrenak 6 euro.













