Estilo askotariko musika Oiangu Parkean
Igande honetan Julen Basterra gitarra-jotzaileak, Sara Apalategi eta Jara de la Parte txalapartariek eskainiko dute kontzertua arratsaldeko 19:00etan.
Ekirock egitasmoak hainbat kontzertu antolatu ditu abuzturako Oiangu parkean. Igandean egur-soka saioaz gozatzeko aukera egongo da. Arratsaldeko 19:00etan Julen Basterra gitarra-jotzaileak, Sara Apalategi eta Jara de la Parte txalapartariek eskainiko dute kontzertua. Abuztuaren 14an DJ Monkey Man-en elektronika saioa izango da ordu berean, eta abuztuaren 27an Marina Landaren kontzertu akustikoa.













