Igande honetan ospatuko da XXII. Gabiria-Legazpi Rallysprinta
Goizean zehar egiaztapenak egin ondoren, 15:30etan ekingo diote pilotuek ibilbideari. 69 pilotuk hartuko dute parte aurten.
Lagun Artean eta Urraki taldeek Legazpiko Udalarekin batera antolatutako rallysprinta ospatuko da datorren igandean, abuztuak 8. Goizeko 9:00etatik 13:30etara Legazpiko Euskal Herria Plazan egongo dira ibilgailuak, egiaztatzeak egiten, eta 13:30etan hasiko dira irteera gunera gerturatzen. 15:00etan ekingo dio lehen dortsaldun pilotuak zirkuituari, Gabiriako Korta Erretegitik. 69 pilotuk hartuko dute parte aurten. Arazorik egon ezean, lehen pilotua 18:00ak aldera iritsiko dela aurreikusten dute. Sari banaketa Legazpiko Euskal Herria Plazan izango da, 19:00etan.













