"Iparra galdu gabe!" orientazio jolasa Zegaman
Familian egiteko jarduera antolatu du Zegamako Anduetza Parketxeak. Abuztuak 8, igandea goizeko 10:30etan.
Iparra galdu gabe! orientazio jolasa // Gipuzkoa Natura Zegamako Anduetza Parketxeak “Iparra galdu gabe!” familientzako orientazio jolasa antolatu du datorren igandean. Parketxearen inguruan dagoen zirkuitu horian murgildu eta orientazioaren hastapenak ezagutzeko aukera paregabea da.
Abiapuntua Anduetza Parketxean izango du, goizeko 10:30etan. Talde bakoitza elkarren arteko 10 minutuko tartearekin irtengo da eta adin guztietako jendeak hartu dezake parte jarduera honetan. Taldekide bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu eta aurrez izena ematea ezinbestekoa da. Informazio gehiago jaso edo izena emateko deitu 943 80 21 87 edo 688 62 36 09 zenbakira edota idatzi anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidera.













