36 Covid kasu atzeman dira asteburuan
Zortzi herrik gainditzen dute 400eko muga. Lazkao eta Legazpik gorrian jarraitzen dute.
Legazpi eta Lazkaok gorrian jarraitzen dute. Asteburuan 36 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Legazpin (10), Ataunen (7), Ordizian (6), Lazkaon (5) eta Zumarragan (4) daude kasurik gehienak. Haien atzetik daude Beasain (2) eta Urretxu (2).
Eragin tasei dagokionean, gorrian jarraitzen dute Lazkaok eta Legazpik. Herri txikien artean, zortzi herrik gainditzen dute 400eko muga; hortik behera daudenak dira Beasain, Ormaiztegi, Idiazabal, Urretxu, Zaldibia, Legorreta, Zegama, Zumarraga, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Itsasondo, Ordizia, Segura eta Mutiloa.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 9.466 COVID-19 positibo kasu izan dira.
08/20 | 08/21 | 08/22 | DENERA | TASA | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 20 | 546,45 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 27 | 490,20 |
Ataun | 2 | 3 | 2 | 273 (+7) | 1030,34 |
Beasain | 1 | 0 | 1 | 1.962 (+2) | 135,51 |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 52 | 315,46 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 52 | 1169,59 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 13 | 0,00 |
Idiazabal | 0 | 0 | 0 | 230 | 168,07 |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 75 | 274,73 |
Lazkao | 5 | 1 | 0 | 691 (+5) | 763,49 |
Legazpi | 5 | 3 | 2 | 1049 (+10) | 475,68 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 183 | 67,11 |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 45 | 0,00 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 98 | 436,21 |
Ordizia | 0 | 4 | 2 | 1.667 (+6) | 327,71 |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 0 | 132 | 313,48 |
Segura | 0 | 0 | 0 | 256 | 391,39 |
Urretxu | 2 | 0 | 0 | 776 (+2) | 161,08 |
Zaldibia | 0 | 0 | 0 | 372 | 120,63 |
Zegama | 0 | 0 | 0 | 205 | 197,24 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 22 | 729,93 |
Zumarraga | 3 | 0 | 1 | 1.252 (+4) | 224,01 |
GOIERRI | 9.466 (+36) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021-08-23)