Gaur ekingo diote lanari Ordizia Rugbykoek
Astearte, ostegun eta ostiraletan egingo dituzte entrenamenduak, iluntzeko 20:00etan. Aurredenboraldiko lehen lagunartekoa Mont de Marsans taldeko spoirs taldearen aurka jokatuko dute.

Gaur, abuztuak 24, ekingo diote lanari Ordizia Rugbykoek. Astearte, ostegun eta ostiraletan egingo dituzte entrenamenduak, iluntzeko 20:00etan. Aurredenboraldiak ohorezko mailako taldeak 2 lagunarteko jokatuko ditu. Bata irailaren 4ean, Mont de Marsans taldeko spoirs taldearen aurka. Eta bestea, irailaren 18an Gernikaren aurka. Lehen partida Ordizian jokatuko dute eta bigarrena Gernikan.