Datorren urtean itzuliko da Ehunmilak proba
Uztailaren 8, 9 eta 10ean ospatuko da. Izen emateko epea azaroaren 11ko arratsaldeko 17:00etan irekiko da.

2022. urtean Ehunmilaken 11. edizioa ospatuko da, uztailaren 8, 9 eta 10ean. Izen emateak azaroaren 11ko arratsaldeko 17:00etan irekiko dira. Datozen hilabeteetan aurtengo edizioak izango dituen berrikuntzen eta nondik norakoen berri emango dutela adierazi dute antolakuntzakoek.