Physalis lorea, Konferentzia eta Mantecosa de Hardy udareak berritasun gaurko azokan
Turismoa nabaritu da gaurko azokan. Bertaratutakoek Baliarraingo Edurne Jauregik ekarritako tomate barietate zabala ikusteko aukera izan dute.
Gaurko azoka eguna lasai hasi bada ere, pixkanaka jendea gerturatzen joan da eta turista mugimendu handia nabaritu da. Ordiziako Azokan hiru izan dira berritasunak. Batetik, Juanita Murgiondok ekarritako Physalis edo Farolillo Chino deituriko lore lehortuak, sorta 7 eurotara. Bestetik, aramako Arantxa Zurutuzak ekarri dituen Konferentzia eta Mantecosa de Hardy udareak, kiloa 3,5 eurotan.
Baliarraingo Edurne Jauregik tomate barietate ezberdinez koloreztatu du postua. Jak tomatea, beltza, Montserrat, Gordo, piper tomatea, Robin, gerezi tomate gorri eta horia ekarri ditu Ordiziara. Prezioak 3,80 eta 4 euro artean.
Azkenik, perretxikuei dagokienez, guztira 190kg onddo ekarri dituzte, 18 eta 38 euro bitarteko prezioarekin kiloa. Bertako ziza horia 39kg, 15 eta 20 euro bitartean kiloa. Eta tronpeta beltza guztira 15kg, 20 eurotan kiloa.