Alex Aramburuk Espainiako Vuelta utziko du
Asteartean lehiatu zen Vueltako hamargarren etapan izan zuen erorikoaren ondorioz lau puntu jaso zituen belaunean eta horrek lehiaketa uztera behartu du.
Alex Aranburuk erorikoa izan zuen asteartean, Vueltako hamargarren etapan, eta lehiaketa utzi behar izan du. Astanak jakinarazi duenez, Aranburuk lau puntu jaso zituen belaunean azken mendatearen jaitsieran izan zuen erorikoagatik. Hori horrela, hamaikagarren etapari ekiteko prest ez zegoela adierazi dute. Istripua izan zuen arren, ezkiotarrak hamargarren etapa amaitzeko aukera izan zuen eta 26. postuan helmugaratu zen.