Dantza eta musika uztartzen dituen showa, Esnatu Naiz kabaretea
Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatearen inguruan gogoeta egitera gonbidatzen duen antzezlanaz gozatzeko aukera izan zuten Lazkaora inguratu zirenek.
Atzo Lazkaoko Areria antzokira gerturatu zirenek Andoni Mutiloak sortu eta antzeztutako antzerkia ikusteko aukera izan zuten, “Esnatu naiz” kabaretea. Bertan, Elur protagonistaren istorioa ezagutzeko aukera izan zuten ikusleek, musikaz eta dantzaz betetako antzerki batean.
Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera.Duela 10 urte arte Elur bere familiarekin baserrian bizi zen eta azken urte hauetan izandako eraldaketa izugarria izan da. Gainera izaera aldaketa honetan Beyoncé artistak garrantzi handia izan du.
50 minutuz, antzezlan honen bidez identitatea, giza-harremanak eta sexualitatearen inguruan hausnartzeko aukera izan zuten ikusleek. Eta Andoni Mutiloa zuzendariak hausnarketarako galdera bat zabaldu nahi izandu zien bertaratutakoei: “Gure nortasuna eta gure bizimodua bat al datoz?”