Larunbatean XXXVIII. San Bartolome saria lehiatuko da
Arratsaldeko 16:00etan emango diote hasiera 118 kilometroko ibilbideari. Lierni eta Barbaris gainak igo beharko dituzte txirrindulariek.
Asier Etxeberria, 2019 edizioko garailea // Otxabi Datorren larunbatean, abuztuak 28, elite eta 23z azpiko mailakoen Zegamako XXXVIII. San Bartolome saria lehiatuko da. Arratsaldeko 16:00etan abiatuko den frogak 118 kilometroko ibilbidea du. Lierniako gainetik 6 aldiz igaroko dira eta helmugara iristeko 5 kilometro falta direnean Barbaris gaina igo beharko dute txirrindulariek.













