Lazkao Txiki inoiz baino presenteago Ordizian
Nexgraff grafitigileek amaitu dute Lazkao Txikiri eta euskarari eskainitako horma-irudia. Kolorez eta ikur sinbolikoz betetako muralak ohiartzun handia izan du.
Amaitu dute Nextor eta Aitor Otaño aita-seme grafitilariek Lazkao Txikiri eskainitako horma-irudia. Joan zen uztailean Ordiziako Emaneurre taldeak murala egin ahal izateko diru bilketa jarri zuen martxan. Herri-proiektu honen helburua bertsolari goierritarra omentzeaz gain, euskararen aldeko ekintzak antolatzen dituen taldearen kezka bertsolariaren esladi batekin islatzea zen. Honela dio muralean txertatutako esaldiak: «Martxa honetan aurki erderaz hitz egingo dugu euskaraz ari garelakoan».
Nextor Otañok NAIZ irratiari eskainitako elkarrizketa batean, orma-irudia gazteak ibiltzen diren kalea batean dagoenez seriotasuna kendu nahiz izan diotela adierazi du. Errealismoa eta Lazkao Txikik bereizgarria zuen umorea uztartu nahi izandu dituzte muralean. Bestetik, Emaneurre taldekoek proiektua burutu ahal izateko laguntza eskaiani duten Nexgraff grafitigileei, Ordiziako herritar, elkarte, entitate eta Santa Maria Kaleko 18. atalondokoei eskerrak helarazi dizkiete euren sare sozialetatik.