Aurten ere San Agustin festa ezberdinak ospatuko dituzte Brinkolan
Auzoko gazte baztuek Legazpiko Udalaren laguntzarekin musika estilo ezberdinetako taldeen kontzertuak antolatu dituzte. San Agustin egunean meza egingo da Brinkolako elizan eta igandean txistularien kalejirarekin emango die amaiera aurtengo jaiei.
Iaz bezalaxe, aurtengo udan herriak eta auzoak festarik gabe geratu dira. Hala gertatu da Legazpiko Brinkola auzoan ere, San Agustin jaiekin. Baina haien ordezko auzoko gazte batzuek kontzertuak antolatu dituzte Legazpiko Udalaren laguntzarekin.
Honatx egun hauetako egitaraua:
-
Abuztuak 27 ostirala. Arratsaldeko 17:30etan hasita musika estilo ezberdinetako hiru taldeen kontzertuez gozatzeko aukera egongo da: Zestoako Rodeo taldea, stonner musika mota jotzen dute. Death core musika jotzen duten Eibarko Hell Whatch taldea eta Brinkola, Legazpi eta Ormaiztegiko kideez osatutako Anker taldea, hauek metal musika eskainiko dute. Eguraldiaren arabera kontzertuak geltokiko plazan edo Legazpiko Azokan eskainiko dira.
-
Abuztuak 28 larunbata. San Agustin egunean meza egingo da auzoko elizan.
-
Abuztuak 29, igandea. Goizeko 09:00etan hasita txistulariek kalejira egingo dute.