Inaziotar bidea zaldiz egiteko aukera bihar Legazpin
Arratsaldeko 18:00etan abiatuta errege bidetik Motxorro eta Mirandaola ezagutzeko aukera egongo da. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da eta leku gutxi geratzen dira libre.

Legazpiko Ormazarreta zalditegitik abiatuta errege bidetik Motxorrora eta Mirandaolara zaldiz familian ibilaldia egiteko aukera egongo da bihar, hilak 28, arratsaldeko 18:00etan. Mirandaolan atseden txiki bat egin ostean berriro herria zeharkatuz zalditegian amaituko da txangoa. Parte-hartzeko gutxieneko adiena 9 urte izango dira.
Aurrez izena ematea ezinbestekoa da 943 72 30 42 zenbakira deituta. Doako ekintza da, baina Urola Garaiko turismo bulegoak adierazi duenez leku gutxi geratzen dira libre.