Irene Paredesi defendatzaile onenaren saria eman dio UEFAk
Barçak fitxatu berri duen legazpiarrak taldekide duen Mapi Leon eta Chelseako Magdalena Eriksson gailendu ditu Turkian ospatu den ekitaldian.
Istanbulen egin da 2021/22 Txapeldunen Ligako zozketa. Baina zozketaren aurretik jokalari onenei sariak banatu zaizkie gizonezko eta emakumezkoei postu bakoitzeko. Irene Paredes legazpiarrak defentsa lerroko jokalari onenaren saria jaso du.
PSGtik datorren eta Barçak fitxatu berri duen Paredesek, iazko sarietan seigarren postua lortu zuen eta Wendie Renandek eraman zuen atzelari onenaren saria. Aurtez berriz, legazpiarraren atzetik geratu ira Mapi Leon Bartzelonakoa eta Magdalena Eriksson Chelseakoa.